Konpostatu, zikloa itxi

Vitoria-Gasteizko Udaletik konpostajearen aldeko apustua egin nahi dugu, materia organikoa kudeatzeko eredu alternatibo bat dela ulertzen baitugu.

Konpostatu, zikloa itxi

Vitoria-Gasteizko Udaletik konpostajearen aldeko apustua egin nahi dugu, materia organikoa kudeatzeko eredu alternatibo bat dela ulertzen baitugu.

Etorri formakuntza saioetara

Kanpainari buruzko xehetasunak ezagutuko dituzu, eta izena nola eman.

Oraingoz ez dago formakuntza saiorik aurreikusita, parte-hartu nahi baduzu, eman izena eta telefonoz deituko zaitugu zure etxean bertan formakuntza eman eta ezarketa antolatzeko
Teknikari aditu batek konpostajearen inguruko oinarrizko kontzeptuak azalduko dizkizu, eta gainera beharrezko materialak banatu, dohainik.

Konpostajerako
eskuliburua

Hondakin organikoak kudeatzeko konpostaje prozesuaren inguruan ikasi eta hobetzeko eskuliburu didaktikoa da.

Pilaketa-puntuak

Pilaketa-puntuetan inausketa eta lorategiko hondarrak utzi ditzakezu, eta baita zure konposterako egituratzailea jaso.

Hainbat pilaketa-puntu egongo dira lurraldean zehar, erabili hobekien dagokizuna.

KML-LogoFullscreen-LogoGeoRSS-Logo
Puntos de acopio

loading map - please wait...

Gamiz: 42.818825, -2.617042
Otobarren Hueto Abajo: 42.886120, -2.804904
Zumeltzu: 42.804984, -2.756710
Jungitu: 42.871316, -2.596207
Gaztelu: 42.806317, -2.670794
Otazu: 42.829004, -2.629584
Mendiola: 42.819829, -2.651224
Aberasturi: 42.819621, -2.595863
Zerio: 42.852842, -2.589399
Lasarte: 42.820891, -2.690738
Ullibarri-Arrazua: 42.893528, -2.588972
Amarita: 42.917222, -2.630583
Lubiano: 42.882667, -2.578889
Berrostegieta: 42.813100, -2.709700
Mendoza: 42.860639, -2.783444
Gereña: 42.886400, -2.739640
Arkaia: 42.841800, -2.634390
Oreitia: 42.856900, -2.559270
Argandoña: 42.839100, -2.583390
Estibaliz: 42.844300, -2.574530
Retana: 42.904200, -2.644240
Otogoien / Hueto Arriba: 42.890900, -2.802510
Ilarratza: 42.862958, -2.597770
Gometxa: 42.825861, -2.734556
Miñao Gutxia / Miñano Menor: 42.923800, -2.668990
Villafranca: 42.835938, -2.570442
Arangiz: 42.887440, -2.704111
Legarda: 42.895976, -2.738521
Matauko: 42.858406, -2.578543
Mendiguren: 42.900926, -2.696007

Konpostajearen FAQ-ak

Oinarrizko kontzeptuak eta galdera ohikoenak azaltzen dizkizugu

Zer da konpostajea?
Prozesu natural bat da, non materia organikoa transformazio biologiko baten bitartez, konposta bihurtzen den, lorezaintza eta nekazaritzarako ongarria. Prozesu hau lurreko mikroorganismo eta faunari esker gertatzen da, betiere oxigenoaren presentzian.
Zergatik bereizi behar dugu materia organikoa?
Materia organikoaren bereizketak hondakinen tratamenduaren efizientzia hobetzen du, eta erraustegi edo zabortegira doazen hondakin kopurua gutxitzea dakar. Gainera, aldaketa klimatikoa laguntzen duten atmosferako kutsadura eta berotegi-efektuko gasen emisioa gutxitzen du.
Ze onura dakartza materia organikoa bereizteak?
Materia organikoa bereiztearen onura handienetako bat, ekonomoia zirkularrerako trantsizioa da, hondakinen bizi-zikloa itxi eta baliabide bihurtzen baititugu.
Zergatik da konposta materia organikoa kudeatzeko sistema hoberena?
Hondakin organikoak iturrian kudeatzen baitira, prozesu natural baten bitartez eta inolako kostu ekonomiko edo ingurumen-kalterik gabe. Gainera, emaitza bezala ongarri bat lortzen da, baratza edo jardinean erabili daitekeena.
Edozeinek egin dezake konposta?
Bai, konpostagailua kokatzeko lur-sail bat duen edozein etxebizitzak parte hartu dezake.
Kosturik dauka konpostajean parte-hartzeak?
Ez, zerbitzua guztiz doakoa da Gasteizko landa-eremuko etxebizitzentzat. Gainera, Udalak konposta egiteko materialak banatu eta jarraipen zerbitzu teknikoa eskainiko die erabiltzaileei.

Datu batzuk

Etxe-konposta duten herriak

Etxe-konposta egiten duten familiak

Egindako jarraipen teknikoak

Eraikitako inausketa bilketa puntuak

Jasotako
hondakin kg-ak

Landa-eremuko kontenerizazio sistema aldaketarekin, hondakinen gaikako bilketa hobetu dugu.

2020
Errefusa

1.590.160

Ontzi-arinak

186.320

Papera eta kartoia

186.990

Kontrolik gabeko isuriak

14.000

2019

ERREFUSA

1.426.114

Ontzi-arinak

146.740

Papera eta kartoia

177.116

Kontrolik gabeko isuriak

61.820

Parte-hartu
nahi duzu?

Informazio gehiagorako

900 866 963